2013/01/25

Nra Sra del Rosario


Aste honetan Nra Sra del Rosario 6.mailako ikasleek Ezagutu Barakaldo programan parte hartu dute.

2013/01/18

Juan Ramón Jiménez

J.R.Jimenez eskolako 6.mailako bi taldeak gurekin egon dira aste honetan. Eguraldia txarra izan arren, aurpegi ona jarri eta lanean aritu dira.

2013/01/11

LA MILAGROSA 2012-2013

LA MILAGROSA on PhotoPeach

2012/12/20

ARTEAGABEITIAKO BLOGA


EZAGUTU BARAKALDO


ezagu-barakado

Joan den astean 6. mailako neska-mutilok “EZAGUTU BARAKALDO” programan parte hartu genuen. Ekintza asko egin genituen aste osoan zehar. Hona hemen batzuk:
Barakaldon zehar ibilaldia: oso interesgarria izan zen. Nahiz eta Barakaldon bizi izan, gauza asko ezezagunak ziren guretzat.
Julian Larrearekin egon ginen bere baserrian. Hura bai gizon jatorra! Jakintsua da, gero!
Errekatxon ibaian ibili ginen ura aztertzen, ondoko lurrean zomorroak hartzen, hostoak… Ondo arakatu genuen den-dena.
Aintzinean artila nola bihurtzen zen hari ikusi genuen, eta baita saiatu ere, baina ez dugu uste jertse bat egingo dugunik.
Udaletxera joan ginen eta pleno txiki bat egin genuen. Penagarria Barakaldoko Alkatea ez zela egon, bestela gauza batzuk eskatuko genizkiokeen. Hala eta guztiz ere, gure eskariak emango dizkiote.
San Bizenten eta lorategi botanikoan ibili ginen, ipad batekin gainera. Bai, bai gu izan ginen lehenak 

horrelako tresna bat erabiltzen. Oso dibertigarria, argazkiak egiten, grabazioak eta abar.
Erdi Aroari buruz asko ikasi genuen Enkarterri museoan, eta amaitzeko Muzkizeko“El Pobal” izeneko burdinolan olagizon bihurtu ginen, baita Karmele ere.
Oso aste interesgarria izan da, eta gelan baino askoz gehiago ikasi dugu zenbat eta ezagunago orduan eta maiteago dugu gure Barakaldo!
Eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin hain ondo portatu ziren Ane, Kepa eta Nerea begiraleei.
Hemen duzue gure aurkezpena.
Aquí teneís la presentación, sólo tenéis que hacer clic en el siguiente enlace

http://animoto.com/play/1qhTBdFkdfX6Z5nL2sj3Ow

2012/12/18

ARTEAGABEITIA 2012-13


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON 2013!!!!

JULIÁN LARREAK EGINDAKO JAIOTZA.
ZE POLITA!!!

ARTEAGABEITIA 2012-13

ARTEAGABEITIA on PhotoPeach