skip to main |
skip to sidebar

Oso gustora ibili ziren J.R.Jiménez ikastetxeko umeak El Regatoko ekosistema behatzen Castaños errekaren ondoan.
Ibaibe A taldeko umeak aste honetan egon dira gurekin. Eguraldia ez da oso ona izan baian tira... Hemen ikusten da taldea ekintza batzuetan. Udaletxean, pleno aretoan, alkate jauna, idazkaria eta ikuskatzailea pleno txikian.
Argazki honetan Julián Larrearen eskua ikusten da.Zer dauka? Igel baten arrautzak!!!
Alkartu ikastolako umeek Larrea Jauregiaren historia ikasi zuten zintzo-zintzo.
Argazki honetan Haizea oso pozik agertzen da. Apur bat beranduago erle batek ziztatu zuen eta momentu txarrak igari zituen. Julián Larreak, aintzinean bezala, belar batekin (urre botoia)osatu zion zauria, baina Haizeak, oso neska ausarta denez, ondo amaitu zuen arratsaldea.Ai ene!!!
Argazkian habia ikusten da.Vespa crabro-ari erleen otsoa(el lobo de las abejas)deitzen diote kalte handia egiten duelako erletxeetan.